Zer gertatzen ari da Grezian?


Azken egunetan Atenasen eta Greziako beste hainbat hiritan izandako istiluek sekulako protagonismoa hartu dute, telebista eta egunkari guztietako berri bihurtuz. Komunikabide gehienek istilu, manifestazio eta protesta guzti hauen abiapuntua aurreko igandean greziar poliziak Atenaseko Exarchia auzoan gazte bat tiroz hiltzean kokatu duten arren, badaude elementuak protesta guzti horiek oinarri sakonagoak dituztela adierazteko.

Greziako egoera sozio-ekonomikoaren estuki loturik daude azken egunetako protestek. Langabezi tasa izugarria da gazte greziarren artean (%30ekoa gutxi gora behera), soldatak murrizten diren heinean (700 euro hilabeteko, batez besteko) salneurriak igotzen doaz… Horretaz gain, Gobernu greziarraren politika neoliberala autoritarismo eta indarkeria polizialarekin lagunduta doanez (etorkinak, gazteak eta langile mugimendua daudelarik bereziki jo puntuan), leherketa sozial bat emateko osagai guztiak dauzkagu. Alexandros-Andreas Grigoropoulos gaztearen hilketak amorru guzti hori askatzea ekarri du.

Dena den, ez dezagun pentsa protesta hauek berriak direnik Grezian: urrian greba orokor handi bat burutu zen Gobernuaren politiko ekonomikoaren aurka, eta pasa den asteazkeneko greba orokor arrakastatsua azken gertaera guzti hauen aurretik zegoen deitua.

Izan ere, Greziakoa bezalako leherketa sozial bat eman behar izan da Euskal Herrian ohar gaitezen Europako hainbat herrialdeetan mobilizazio eta greba orokor handiak burutzen ari direla azken hilabeteetan (Italian bi greba orokor bat burutu dira dagoeneko, eta beste bat Belgikan), protesta hauen oinarria Gobernu ezberdinen politika neoliberalen kritika izan delarik.

Informazio gehiago: Hemen

1 iritziak:

tusfo dijo...

Ondoko helbidean, Alexis eraildako gaztearen hiletan banatu zen testua irakurgai duzue. Besarkada handi bana eta segi bizkor ekimen polit honekin
http://euskalherria.indymedia.org/eu/2008/12/55855.shtml