Iruzurraren legeari ez!!! Eskolak euskaldundu behar du!

Abenduak 17, asteazkena,
arratseko 7:00etan
Santurtziko Udaletxean

KONZENTRAZIOA

Asteak, hilabeteak...Urteak daramatzate euskalgintzako eta hezkuntza munduko eragileek, eskola ereduak gaindituko dituen legearen zain. Orain dela aste batzuk Tontxu Camposek eskola euskaldunduko ez duen legea aurkeztu zuen. Lege honek hezkuntza eta euskalgintzako hainbat eragileren haserrea sortu du, suposatzen duen iruzurra dela eta.

"Eskolak Euskaldundu Herri Ekimena"k (IA, EHE, EHBE eta SORTZEN IKASBATUAZ) Abenduaren 17an Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan mobilizazio egun bat egitea erabaki du, iruzur berriaren atarian, euskaldunduko duen eskola eredu berria aldarrikatu eta euskalduntzeari ateak itxiko lizkiokeen iruzurrari ateak ixteko.

Plataformako kideen esanetan, "Aski da esateko momentua iritsi da! Isabel Celaak euskara erasotu, Iñigo Urkulluk aitzakiak jarri eta Tontxu Camposek biei men egin eta hizkuntza eskubideetan ez atzera ez aurrera geratu da". Euren esanetan, lege berriarekin iruzurra 2025era luzatuko dute gutxienez, beste 20 urtetan zehar odolustea baimenduz eta hizkuntza eskubideak urratuz".