Azken 25 urteotan, Euskal Herrian aplikatu eta aplikatzen ari diren hizkuntz politikek ez dute ikasleria osoaren euskalduntze funtzionala bermatu, ezta hurrik eman ere: 18 urteko 100 gazteen artean, 68 ez dira gai euskaraz normaltasunez aritzeko. Porrot horren oinarrian indarrean dauden hezkuntza eta hizkuntza ereduak daude (D,B,A,X,eta G). Derrigorrezko ikasketa zikloa bukatu ondoren, ikasle guztiak dira gai erdaraz bizitzeko, baina hirutik bi ikasle ez dira gai euskaraz bizitzeko. Horrela, Euskal Herria euskalduntzerik ezinezkoa izanik.
Beste Iruzurrik ez!
EAEko administrazioak hurrengo urteen perspektiban ikasleen euskalduntzea (hobe esanda ez euskalduntzea) arautuko duen proposamena mahai gainean dugun honetan, ezker abertzaleak bere kezka eta irakurketa kritikoa agertu nahi dio euskal jendarteari:
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan azken hogeita bost urteetan indarrean egon diren hizkuntza ereduen politikaren porrota ezkutatu nahi digute. Sakonean egoerari buelta emateko erabaki politikorik ez dago. Irailean aurkezturiko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako proposamenak, zehaztapen, konpromiso eta maila anitzetako bitartekoen ezean, iruzur berri bati ateak irekitzeko arrisku nabarmena zuela esaten genuen. Eta bistan da, Iruzur berri bati ateak parez pare ireki dizkiotela, Tontxu Camposek atzo aurkeztutako aldaketek atzerapauso ikaragarria suposatzen dute euskalduntze prozesuan, EAEko ikasleen hizkuntza eskubideen urraketa ahalbidetuko duen proposamen baten aurrean aurkitzen baikara.
EAEko Hezkuntza Sailak, Herritarren eta hezkuntza komunitatearen borondateari muzin egin dio berriro ere, Hezkuntzako eragileen eta herritarren aldarriari entzungor eginez eta sektore espainolistekin adostasuna lortuz.
Ezker abertzaleak, Eskolaren euskalduntzea bermatuko duen proposamen eraginkor baten bidean lan egiteko konpromiso osoa agertu nahi dio euskal jendarteari eta hezkuntza komunitate osoari.
0 iritziak:
Publicar un comentario