Los unicos muertos de bala por contaminación


Erandio. Itsasadarraren bestaldetik ikusita herri lasaia dirudi, kontraste handiak dituena gainera: zelai berde zabalak, hiri tankeradun erdigunea, itsasadar parean ikusgai diren ontziola txikiak, plaza bizia...Eta urteetan zehar milaka herritar bazter batetik bestera garraiatu dituen "bote" ezaguna. Erandio, auzokide ezezaguna dugu Barakaldar ugarik. Egungo gazteek ezagutu ez badute ere, garai batean, eguneroko biziraupenerako oztopo bilakatu zen kutsadurak egin zuen ezaguna Erandio. 1969.urtean Erandioko herritarrek "Aski da!" ohiukatu zuten urteetan zehar pairatu behar izan zuten kutsadura kopuru basatiak bultzatuta eta horren ondorioz polizia frankistak tirokatutako 2 auzokidek galdu zuten bizia. Hauxe da gure alboko herria kutsaduraren kontra matxinatu zuen arduragabekeriaren zoritxarreko historia. 40 urte igaro dira dagoeneko baina hildakoen eta duintasunezko borrokaren oroimena bizi-bizia mantentzen da.

Kea nonhai
Izugarriak ziren 60 eta 70.hamarkadatan Erandioko auzokideek pairatu behar izan zituzten kutsadura mailak. Horrelatximinia adierazten zuen garaiko egunkari batek: "El poder corrosivo de los gases que envenenan casi permanentemente la atmósfera de Erandio es tal que las gentes del distrito se quejan de la destrucción de los tejidos, y saben, por experiencia, de la inutilidad de intentar cultivar plantas en macetas situadas en los balcones de las fachadas situadas en determinadas orientaciones". Baina honako hau adibide bat besterik ez da. Erandion, Ezkerraldeko hainbat herrietan gertatu zen bezala, kutsadura sortzen zuten makina bat fabrika eta herritarren etxebizitzek parean elkarbizi izan dute.

Baina pazientziak ere muga bat dauka eta afera honen gainean, 1969ko urriaren 30ean agortu zen Erandioko herritarrena. Urteetako gas ihesaldi ugariak, protestak, proposamenak, kontraproposamenak, agintarien adierazpen potolo bezain edukirik gabekoen ostean, gatazkak eztanda egin zuen. Ikusi nola jaso zituen garaiko prentsak egun hartan Erandion gertatutakoa: "Ayer dimos cuenta de los hechos ocurridos en Erandio que como consecuencia de una nueva emanación de gases nocivos, molestos e insalubres, provocaron nuevamente la irritación del vecindario".

"Formando grupos, el público se manifestó de diversas formas. Una de ellas consistió en colocarse en la vía del ferrocarril Bilbao-Plencia con el fin de interceptar el paso del tren, propósito que consiguieron inicialmente"..."La fuerza pública hizo uso de sus armas, resultando heridas cuatro personas, una de ellas grave. El herido grave fue Don Antonio Fernández de 55 años de edad quien recibió en la frente un impacto de bala cuando salió al balcón de su casa".

Hurrengo egunetan zehar izugarrizko borrokaldiak piztu ziren Erandioko herritarrak eta polizia frankistaren artean: herriko dendak itxita mantendu ziren, bertako industrialdeetan pikete ugari ibili ziren gau ta egun, manifestazio saiaketak ere ordu eta gune desberdinetan bizi izan ziren. "El aspecto que ofrecía Erandio después de estos sucesos era desolador,con basuras y piedras tiradas por las calles. Durante nuestro recorrido pudimos observar que los comercios y los bares estaban cerrados en su casi totalidad, exceptuando la farmacia cercana a la plaza que con el escaparate cubierto por la persiana y la puerta franqueada hasta la mitad, permanecia abierta". Hauetako borrokaldi batean, gazte talde batek trena geldiarazteko burututako ahaleginari erantzunez, poliziek tiro egin zuten eta aurrerago bizia galduko zuen Josu Murueta gaztea larriki zautitu zuten.

itxialdiaEnpresarien negozioa herritarren kalterako
Garaiko agintari politikoek herri mobilizazioa geldiarazteko makina bat ahalegin egin behar izan zituzten: sekula bete ez dituzten hitz-emateak, lasaitasunerako deialdiak, adierazpen potoloak...Kontuan hartu beharra dago garai hartan ere, enpresarien eta politikarien arteko loturak oso indartsuak zirela eta auzokideei behin baino gehiagotan adierazitako hitzak (filtroen ezarpena, isunak,...) behin ta berriz jan zituzten Erandioko herritarren kaltetan. Urteak igarota hauetako industria ugari ateak itxi dituzte eta honek bere garaian, langabezi tasan eragin nabarmena izan bazuen ere, ezin ukatu airearen kalitatean ere erabateko eragina izan zuela. Industriak itxita ez zen enpresarien negozioa bukatu, ez horixe! Eraikin hauek betetzen zuten lurzoruetako kutsadura diru publikoaz garbituta, enpresariek lur eremu hauekin espekulatzeko bidea zabalik topatu zuten garaiko agintarien oniritziarekin. Negozio borobila ezta?

Burrukak ugaldu ziren urtea
69-ko gertakariek inflexio puntu bat ezarri zuten Erandioko eta mugimendu ekologistaren borrokan. Inguruko herrietako kontzientzia ugari astindu zituzten zoritxarreko gertakariek eta kutsaduraren kontrako borroka ugari piztu ziren baita geurean ere. "Urriko gertakari"-etatik aurrera, Erandioko udalerria eta kotsaduraren kontrako eta osasunaren aldeko herri mugimenduak gertuki garatu izan dira.

Ahaztuak elkarteak aste honetan Erandion antolatutako ekitaldiak:

-El miércoles 28 de octubre a las 7 de la tarde se realizará un Video-Forum en la Sala Josu Murueta de Astrabudúa con el título “Las otras víctimas”.

-El jueves 29, también a las 7 en los bajos de Ayuntamiento de Erandio se hará una charla bajo el título “Hacer memoria, hacer justicia”.

-El sábado 31 de octubre, a la 1 del mediodía en la Plaza Josu Murueta de Erandio, un homenaje recordará a Antón Fernández y Josu Murueta.


Cerrato Josu, 1994 "Erandio. Kutsadurak odoloa edan dio". Eguzki