Martxoak 3a, bilakaera triste baten lekuko
Duela 33 urte Gasteizen Poliziak egin zuen sarraskiaren urteurrena une aproposa da artean erditzear zegoen «espainiar demokrazia» haren bilakaera -eta, ondorioz, herri honen egoera- aztertzeko, 33 urteko ibilbideak ematen duen perspektibarekin. Une egokia da, halaber, 1976ko egoera sozioekonomiko eta politikoaren eta gaurkoaren artean paralelismo kezkagarri bat sumatzen delako. Orain 33 urte ez zegoen indarrean Estatuko herritarren askatasunak eta eskubideak bermatuko omen zituen Konstituzioa, eta frankismoaren inertziak azaltzen omen ditu garai hartako libertaterik eza eta errepresio basatia, martxoaren 3 hartan bost hildako eta ehun zauritu inguru -eta beste hainbat hurrengo egun eta urteetan- eragin zuena. Gaur egun Konstituzio horrek, 30 urte bete ondoren, Euskal Herriari dagokionez bereziki, inolako askatasun eta eskubideren bermatzaile barik, orduko askatasun falta eta errepresio haien bermatzaile da. Sistema ekonomiko harrapariak eragindako krisialdia, orain dela hiru hamarkada bezalaxe, langileen bizkarretik eraman nahi dute; askatasun zibil eta politikoak frankismoaren prozedura berberen menpe daude. Horren lekuko dira joan den igandeko hauteskundeak edo Martxoak 3 Elkarteko bi kide eta beste lagun bat orain dela hiru urteko urteurrenean izandako manifestazioan parte hartzeagatik Auzitegi Nazionalean auzipetuta egotea.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 iritziak:
Publicar un comentario