AUTODETERMINAZIOAZ... INDEPENDENTZIA!!!

Martxoaren 1ean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan buruturiko hauteskundeen ostean eta eztabaida politikoa Gasteizko Gobernuaren osaketan kokatu denean, Euskal Herriak sakoneko aldaketa politiko eta sozialerantz urratsak egin ditzan aztertu beharreko sakoneko gaien inguruko perspektibak eta erreferentziak aurkeztu nahi ditu Ezker Abertzaleak.