Proposamena Abenduaren 16an erregistratu genuen (atxekituta bidaltzen dizuegu) eta honako bi puntu hauek jasotzen zituen:
1. Bizkaiko Batzar Nagusietako mahaiari eskaria espainiar bandera ez jartzeko Bizkaiko Batzar Nagusietako eraikinetan.
2. Bizkaiko batzar Nagusietako mahaiari eskatu genion gai hau osoko bilkuran eztabaidatua izan dadin.
Bizkaiko Batzar Nagusietako mahaiak, PNV, PSOE, PP eta IU-k osatuta, honako erantzuna eman digute:
Eskari hori jasotzat hartzen dutela eta dagokion unean eta kontestuan hartuko dela kontutan.
Hau izan da eman diguten erantzuna. Beldur al da gai hori eztabaidatua izatea eta bere jarrera agerian utzi behar izatea?
Oraingoan ere, ikusi ahal izan dugu PNV-k zer nolako proiektua daukan Euskal Herriarentzat "Espainiarekin erlazio erosoa izatea ". Hori da PNVren proiektua Euskal Herriarentzat. Espainiak ezartzen dituen lege eta aginduei berriz ere men eginez eta Euskal Herriari bizkarra emanez, PSOE-ren bidelagun lehiala izanik.
Gernika bonbardeatu zutenak, bandera horren izenean egin zuten eta orain zazpi hamarkada beranduago bandera hori jartzeko inposaketari PNV-k men egin dio. Galde diezaiotela Gernikako bonbardeaketan parte hartu zuten gudariei eta herriari zer iruditzen zaien Gernikako Juntetxean bandera espainiarra egotea.
0 iritziak:
Publicar un comentario