Joan den astean bota genuen deialdiaren ondotik, horra, gaurko biltzarraren erabakien berri
- Joan den astean, Europako hauteskundeetan, zerrenda abertzale eta ezkertiar bat aurkeztu dadin deialdi bat luzatu genuen.
- Deialdi honen ondotik dator gaur Hazparnen egin dugun Biltzar Nagusia. Biltzar Nagusi honek harturiko erabakien berri eman nahi dizuegu gaurko prentsaurrekoan.
- Hartu diren erabakien artean beraz, zerrenda abertzalea hori abiatzea berretsia izan da. Honek hartuko duen izena : "EUSKAL HERRIAREN ALDE"
- Bestetik, zerrenda hori osatuko duten hainbat lagunen izenak ere adostu dira.
Horien artean, plazer haundia dugu iragartzea, zerrenda honen burua izanen dugula: IXABEL ETXEBERRIA. 50 urte, Irakaslea, Urruñako hautetsia eta euskal kulturan eta euskararen defentsan inplikatua.
1 iritziak:
Gora ezker abertzalea !!!
Publicar un comentario