Euskal Herriaren Alde, europar hauteskundeetarako hautagaitza

Gaur goizean Hazparnen burutu den Batzar Nagusian EUSKAL HERRIAREN ALDE hautagaitza abertzale eta ezkertiarra aurkeztu izan da. Laurogoi bat jende parte hartu dute batzar horretan ezkertiar eta abertzale hautagaitzaren oinarri politikoak finkatuz.


Joan den astean bota genuen deialdiaren ondotik, horra, gaurko biltzarraren erabakien berri

  • Joan den astean, Europako hauteskundeetan, zerrenda abertzale eta ezkertiar bat aurkeztu dadin deialdi bat luzatu genuen.

  • Deialdi honen ondotik dator gaur Hazparnen egin dugun Biltzar Nagusia. Biltzar Nagusi honek harturiko erabakien berri eman nahi dizuegu gaurko prentsaurrekoan.

  • Hartu diren erabakien artean beraz, zerrenda abertzalea hori abiatzea berretsia izan da. Honek hartuko duen izena : "EUSKAL HERRIAREN ALDE"

  • Bestetik, zerrenda hori osatuko duten hainbat lagunen izenak ere adostu dira.


Horien artean, plazer haundia dugu iragartzea, zerrenda honen burua izanen dugula: IXABEL ETXEBERRIA. 50 urte, Irakaslea, Urruñako hautetsia eta euskal kulturan eta euskararen defentsan inplikatua.

1 iritziak:

Mugaz dijo...

Gora ezker abertzalea !!!