INPOSAKETEI STOP!!!!
Makina bat izan dira ikasleok jasandako erasoak. Erasoen bidez ikasleon eskubideak mugatuak eta urratuak izan dira. Kapitalismoak langileriarekin egin ohi duenez, hezkuntza sistema arrotzak euskal ikasleria alienatzen eta infantilizatzen saiatu dira. Baina jai daukate, hortzak erakusteko garaia da. Euskal Eskola Nazionala lortzeko bidean indarrez borrokatzen ari gara, euskal ikasleria subjetu iraultzaile bihurtuz. Bai, eskolara ikastera goaz, baina ez dezatela uste pentsatzeko gaitasuna galdu dugunik. Beraz, elkarrekin borrokatzeko garaia da.
Ikasleon eskubideak urratzeko erabiltzen dituzten bitartekoak asko dira: Bologna Prozesua, dekretuak, ikasketa planak …
Horregatik Axularreko ikasleei borrokara lotzeko deia luzatzen diegu.
Ikasle eta iraultzaile garelako inposaketa honen aurrean ikasleok gure eskubideen defentsan elkarrekin borrokatuko dugu. Inoiz baino gehiago ikasleon batasuna beharrezkoa da.
Axularreko Ikasle Abertzaleak
0 iritziak:
Publicar un comentario