Azken hamarkadetako borrokari esker, aldaketa politikoaren atarian da gure herria. Ezker abertzaleak Euskal Herri osoko herritarrok eskubide guztiak bermatuak izango ditugun eskenatoki berri bat eraikitzearen erronka du eskuartean, eta erronka horri aurre egiteko estrategiaren diseinuan dihardu. Ezker abertzalearen estrategia berrituaren oinarriak jasotzen dituen txostena eskuragarri duzu orain.
Fase politikoa argitzea, aldaketa politikoa gauzatzeko estrategia eraginkorra diseinatzea eta askapen prozesuan urrats erabakigarri bat egitea dira txosten honen helburuak. Helburu horiek gauzatu ahal izateko, txostena irakurri, hausnartu eta herriz herri burutuko diren eztabaidetan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.
Animo eta aurrera!
Para descargar los documentos pincha aqui / Sakatu hemen txostenak deskargatzeko
0 iritziak:
Publicar un comentario