“Sagarren denbora” filmaren aurkezpena.

Proyección del documental SAGARREN DENBORA


GITE-IPESek Josu Martinezek eta Txaber Larreategik idatzi eta zuzendutako “Sagarren denbora. Alfonso Etxegarai eta Kristiane Etxaluz: 25 urte deserritik itzultzen” dokumental berria aurkeztuko du astelehenean Santurtzin,

Euskal Herriaren historia izan da eta da GITE-IPESen lan ildo nagusi bat. Eta Euskal Herriko egungo historiaren orririk beltzenetariko bat da errepresioa, zalantzarik gabe. Euskal Herri txiki honen aurka bortizkeria latza erabiltzen baitute etengabe, sistematikoki, gobernu handi eta nagusi biek. Errepresio horren alde ilunenetariko baten testigantza eman nahi du film honek, DEPORTAZIOArena. Gaur egungo historia, belaunaldiz belaunaldi bermatu behar dugun transmisioa, ikus-entzunezko euskarriari lotu nahi izan diogu.

Urtarrilaren 24 de Enero

Astelehena/lunes: 20:00etan

KRESALA aretoa – Santurtzi

(Junto a la policía municipal)