Guardia Zibilaren eskutik atxilotuek jasan dezaketen tratuaren inguruan duen ardura sakona adierazi nahi du Ezker Abertzaleak. Inkomunikazioa eta tortura eskutik heldurik doaz eta espainiar indar polizialen egoitzetan euskal herritarrek tratu txarrak eta torturak jasatea ohikoa izatea da dugun arduraren oinarria.
Irailaren 11rako oinarrizko eskubideak aldarrikatzeko deituriko manifestazioen debekuaren moduan, polizi operazio hau Euskal Herrian irekitzen ari den fase politiko berriaren aurkako sabotajea da. PSOE gerra estrategia batean lerrokaturik dago eta Euskal Herrian bakerako eta gatazka politikoaren konponbide demokratikorako irekitzen ari den aukera zapuztu nahian dabil.
PSOEk Estatuko aparatuen bidez eta Rubalcabaren hitzetan PNVrekin adostasunez garatzen duen politika arduragabe honi aurre egitera deitzen ditugu euskal jendartea eta Euskal Herrian beste aro politiko berri bat irekitzeko lanean dauden eragileak. Espainiar Estatuak Euskal Herrian burutzen duen eskubide urraketa masiboa eta euskal herritarron aurkako indarkeria bertan behera utz dezan behartzeko esfortzuak biderkatzeko garaia da, oinarri demokratikoen aldeko lana eta herri mobilizazioa indartuz.
Azkenik, azken polizi operazioa salatzeko eta atxilotuekin elkartasunean burutuko diren mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu euskal jendartea.
Atxilotuak askatu!
0 iritziak:
Publicar un comentario