Mendebaldean, Euskal Herriko mendebaldean bizi gara gu eta gure herrietan, Ezkerraldea, Meatzaldea eta Enkarterrin bandera gorria astinduko duen mendebaldeko haize gaztea gara gu!
Sestaoko industrietan,
Gure belaunaldiko gazteok, borrokan dihardugu herri bezala dagozkigun eskubideen alde, patriarkatua borrokatuz edota Euskara gure hizkuntza bakarra dela oihukatuz, eta horrela ezagutu ditugu duela 50 urte hasitako bidean ibili diren beste gazte asko ere, guk nahi dugun herria, Euskal Herria, ez baitelako helburu makala, eta soilik borroka eta eguneroko lanaren bitartez lortuko dugu!
Horregatik, eta nahi dugun Euskal Herria irudikatze bidean, urte honetan, Udako Gazte Martxa burutuko dugu Abuztuaren 5, 6 eta 7an Ezkerraldean hasi, Meatzaldetik pasatuz eta Enkarterrin bukatuz.
Bertan, atzo, gaur eta biharko gazte borrokalariok martxa pasatuko den txoko guztiak gorriz margoztuko ditugu, gure inguruak ezagutuko ditugu eta batez ere, Euskal Herria librea nolakoa izango den irudikatuko dugu, gure etorkizuna independentzia eta sozialismoa direlako!
ABUZTUAK 5
11:30 Santurtzin hasiera ekitaldia.
13:00 Portun feminismoaren inguruko hitzaldia.
14:30 Bazkaria (bakoitzak eramandakoarekin).
17:00 Ezkerraldeko gazte mugimenduaren historiarekin ibiliko gara.
19:00tan EAren bilakaera historikoa.
21:30tan Afaria
Musikariak + barra + lo lekua Oleta Gaztetxean
ABUZTUAK 6
9:00 Gosaria.
10:00 Trapagaranera abiatu!
11:30 Proiektu txikitzaileen aurrean (supersur, coke, draga, aht, megaproiektuak, etab) independentzia eta sozialismoa.
14:30 Bazkaria
17:00
19:00 Meatzaldeko langile mugimenduaren hitzaldia.
Gauean afaria (bakoitzak berea ekarriaz) + aisialdi alternatiboa + gitarraz girotutako gaua.
ABUZTUAK 7
8:30 Gosaria.
9:30
14:00 Sodupen amaiera ekitaldia.
15:00 Presoen aldeko bazkari herrikoia (herriko jaietan).
17:00 Balsa jaitsiera. Ekarri zuena, taldekoa!
Gauean zehar txosnak, kontzertuak, bokatak, jaia...SEXTY SEXERS eta HAITZAMA berbena
0 iritziak:
Publicar un comentario