Euren jardun politikoarengatik Ezker Abertzaleko 40 militanteren aurkako eskaera fiskala PSOEren Gobernuak garatzen duen dinamika errepresiboan sakontzea dakar. Dinamika hori gogortu egin da azken hilabeteotan, ageriko helburu batekin: Ezker Abertzalea urratzen dagoen bidetik ateratzea, hau da, Prozesu Demokratikoa zapuztea.
Ezker Abertzaleak bere apustu politikoarekin Estatuarekiko konfrontazioa berau ahulen den alorrera eraman nahi du: konfrontazio politiko eta demokratikoaren esparrura. PSOEk edonola ekidin nahi du eskenatoki hori eta egoera berri hori errepresioa baliatuz eta salbuespen legeak sortu eta erabiliaz sahiestu nahi du.
Ekimen errepresibo berri honen aurrean, Zutik Euskal Herria ebazpenean jasoriko apustu politikoan berresten da Ezker Abertzalea, bere oinarriek definituriko apostua eta herritarren aktibazioa eta indar metaketa oinarri dituena; proiektu politiko guztiak defendagarriak eta herritarren babes nahikorik izan ezkero gauzagarriak izango diren marko demokratiko bat eraikitzea helburu duen apustua.
PSOEren ahalegin errepresiboak antzuak dira, Prozesu Demokratikoa geldiezina da. Aberri Egunean Bidasoako bi aldeetan milaka eta milaka lagunek erakutsi genuen moduan, Euskal Herria geldiezina da.
0 iritziak:
Publicar un comentario