Gora munduko emakumeak!!!


Banoa. Bagoaz. Bazatoz?
Banoa, hankak martxan, urratsez urrats, mundu
borobil honi buelta txiki bat eman nahiean.
Bagoaz mundua iraultzera, oinez, urrats txikiak
gehituz, oinez eta ohiuka, gure aldarrikapenak
asfaltoan eta airean utziz, aztarnak utziz.
Eta bidean seinalatuko ditugu, katez lotu nahi
gaituzten horiek: Prekarietatera kondenatzen
gaituzten enpresak.
Ama lurra eta hau duintasunez landu eta
beronez elikatzea debekatzen diguten
multinazionalak.
Eguneroko ogi ditugun, bortxatzaile, baboso eta
handiputzak.
Gure gorputzaren gaineko erabakiaz jabetu
nahi duten instituzio moral eta etikoak.
Euren gainetik igaroko gara:
Emakumeok bizitzeko lan egin nahi dugulako,
lurra landu elikatzeko, gure gorputzaren jabe
izan eta gu geu maitatu inoren menpeko izan
gabe.
Ez dugulako erasotzailerik nahi, ez
multinazionalik, ez elizarik, ez instituzio
patriarkalik.
Mundu justuago bat nahi dugulako, justizia eta
eskubideak geureak ere badirelako.
Makinaria guztia jarriko dugu martxan,
feministon indarra kaleratuko dugu, beste
herriekin elkartasunean.
Ni banoa, bagoaz. Eta zu, ba al zatoz???
GOAZEN BADA!!!

EMAKUMEEN MUNDU MARTXA