A día de hoy, ante nuevas oportunidades para superar definitivamente el conflicto, quieren ofrecer las mismas recetas: se niegan a dar pasos para resolver el conflicto, mantienen la represión política como principal aliada en la vida de este pueblo e imponen falsos debates intentando esconder las causas que generan el conflicto para así no resolverlo democráticamente.
Euskal Herrian aldaketarako bidea irekitzen ari da. Euskal Herrian benetako prozesu demokratikoa abian jartzeko urrats sendoak ematen ari dira. Agerikoa da gizartean dagoen ilusioa. Agerikoa da euskal herritarren nahia gatazka politikoa konpondu eta bakeak eta demokraziak gure herrian ostatu har dezaten. Bide horretan lanean ari dira hamaika eragile eta norbanako. Baina berriz ere armekin, atxiloketekin, inkomunikazioarekin eta errepresio ankerrarekin erantzun du gobernuak. Argi dago estatuak ondo irakurri dituela Euskal Herrian ematen ari diren mugimendu politikoak. Konponbide politikoa ekidin nahi dute, eta horretarako darabilte errepresio politikoa.
Guk demokraziaren aldeko apustua egiten dugu. Unerik zailenetan ere gatazkaren konponbideak elkarrizketatua eta politikoa izan behar duela aldarrikatzen dugu. Argi dugu, baina, errepresioak jarraitu egingo duela. Horregatik, prozesu demokratikoa bururaino eramateko beharrezkoa, ezinbestekoa, derrigorrezkoa izango da errepresio politikoa gelditzea. Errepresioa ahultzen goazen heinean indartzen joango gara demokraziarako bidea. Kalean erantzuteko garaia da, eta kalera ateratzeko deia zabaltzen diegu euskal herritarrei.
Santurtziko eragile eta pertsona guztiei, proiektu guztiak defendatzeko aukeraren alde eta eskubide guztien alde adierazteko deia egiten diegu. Horretarako, bat egin eta parte har dezaten astelehen honetan (Urriak 25), arratsaldeko 20:00etan Santurtziko Parketik hasiko den manifestazioan.
3 iritziak:
ASIER RODRÍGUEZ LOPEZ
SANTURTZIKO EUSKAL PRESO POLITIKOA
PRISIÓN DE MADRID IV - NAVALCARNERO
Carretera N5 - km. 27,7 -28600- Navalcarnero (MADRID)
ASIER ASKATU!!!
Mesedez ipini jon keparen helbide berria.
IRABAZIKO DUGU!!!
Asierren urtebetetzea urtarrilak 18.
Irabaziko Dugu!!!
Publicar un comentario