Nazioa gara, autodeterminazioa



Nazioa gara!!! AUTODETERMINAZIOA!!!



Kataluniako herritarrek onarturiko Estatut-aren aurka Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ebatzitako epaiak berriro ere agerian utzi du Espainiako Konstituzioa herrien eskubideen eta aspirazio demokratikoen ukazio tresna dela. Horren aurrean, Kataluniako herriak erabakitze eskubidea aldarrikatuko du uztailaren 10ean “Som una nació. Nosaltres decidim” lelopean manifestazioa burutuz.

Auzitegi Konstituzionala esparru juridiko eta politiko ukatzailearen tresna da. Herri borondatea giltzapetu nahi duen aparatu inposatzailea. Herritarren borondatea ezin da bahitu edo ezabatu gehiengoaren nahiarekiko arrotza den Konstituzio edo esparru juridikoaren eskutik.

Euskal Herria eta Catalunya erabakiak hartzeko subjektu propioa direla onartzeak eta eskubide ororen errespetuan oinarritutako esparru demokratikoak izan behar du kultura eta jarrera politiko guztien topalekua. Baina horren ordez, ukaziotik aitortzara pasatzeko jada sendotuta dauden baldintza sozio-politikoak neutralizatu nahi dira legediekin herritarren nahiak bortxatuz eta burujabetzaren aldeko ibilbide posiblerik ez dagoela irudikatuz.

Marko berria, Autodeterminazioa edo erabakitzeko eskubidea jasoko duena, ezinbestekoa da bere etorkizuna hautatu nahi duten herrientzat, bai Kataluniar Herrientzat, bai Euskal Herriarentzat. Horixe da Catalunya eta Euskal Herriko gizartearen gehiengoaren nahia eta horrela adierazi dute aukera izan duten guztietan. Duela gutxi Catalunyako hainbat udalerrietan egin diren independentziari buruzko kontsultak horren adierazle gertukoenak dira. Kataluniar herriak, euskal gizarteak bezala, erabakitze eskubidearen garatze efektiboaren aukera bide politiko, bakezale eta demokratikoak baino ez lagunduta egin nahi duela esan du.

Zentzu horretan, espainiar Estatuan ezinbestekoa da lurralde ereduan zein marko juridikoari dagokionean bigarren trantsizioa burutzea, hogeita hamar urte hauetako eredu asimilatzailea baztertu eta Kataluniar Herrien edota Euskal Herriaren izate nazionala eta dagokien erabakitze eskubidea aitortuko duen eredura pasatuz. Horretarako, bigarren transizioaz gain, Espainiar nazionalismoak garapen demokratikoaren ibilbidea egitea beharrezkoa da, gizartearen nahiak erantzuna izan dezan.

Bere burua zuzenbide estatu bezala izendatzen duen estatu batek ezin du onartu berau osatzen duten egiturek herritarrek erreferendum bitartez adierazitako borondatearen aurka azaltzea; alderantziz, herritarren borondatearen bermatzaile izan beharko lirateke.

Jendarteak soluzioak behar ditu, irtenbideak exijitzen ditu. Ukazioaren urteetako labirintotik atera nahi dugu, bai kataluniarrek, bai euskal herritarrok. Biak ala biak gure etorkizuna inolako eskusartzerik edota hipotekarik gabe erabaki nahi dugu. Bi nazioetako herritarrok demokrazian eta eskubideen aitortzan oinarritutako etorkizuna merezi dugu.

Europako ukatutako hainbat naziok beren burujabetza osoa dute helburu, eta bakoitzak bere identitate zeinu ororen osotasuna berreskuratzeari ekin dio: Eskoziak, Groenlandiak, Irlandak… Hori da jada Kataluniar Herrien eta Euskal Herriaren ibilbidea. Inguruko beste herri eta estatuetan naturaltasunez gertatzen ari dena guretzat ere nahi dugu eta Madrilek ezin izango du Europar Batasunaren bihotzean aitortzen diren eskubideak ukatzen jarraitu. Bide horretan gaude eta aurrera goaz, eta hurrengo topalekua Donostiako kaleak izango ditugu.

Katalanek bezala euskal herritarrok ere gure herri eskubideak ukatuak ditugula salatzeko eta gure herriak duen burujabetza beharra aldarrikatzeko, Eusko Alkartasunak, Ezker Abertzaleak eta Alternatibak uztailaren 10erako “NAZIOA GARA. AUTODETERMINAZIOA” lelopean Donostian burutuko den manifestaldi nazionala deitzen dugu.

Herrialde Katalanetako zein Euskal Herriko jendarte zabalak beren etorkizuna libreki erabakitzeko zor zaien Autodeterminazio edo erabakitzeko eskubidea Estatu espainiarrari exijitzen dioten eguna bihurtuko da uztailaren 10a. Bi nazio oinarrizko eskubideen alde kalean, bi nazio ukazioaren zikloari amaiera emateko eta bakoitzaren aitortza Estatu espainiarrari exijitzen.

Bertan gauden alderdiok euskal herritar orori manifestaldian parte-hartzeko gonbidapena luzatzen diegu. Era berean, eragile sozial, sindikal zein politikoei deialdira atxikitzeko eta manifestazioan parte-hartzeko dei egiten diegu.

NAZIOA GARA.
AUTODETERMINAZIOA.
UZTAILAREN 10ean, DENOK DONOSTIARA!

Parking del parke: ¿Porqué no sacan los camiones tambien por el Puerto Autonomo?



Santurtziko parkean erakitzen ari diren parkingeko obrak direla eta, hamaika kamioi mugitzen dira egunero Kapitan Mendizabal kaletik. Kamioiak obrara sartzeko Portu Autonomoa erabiltzen duten bitartean (logikoa eta askoz egokiagoa dena sortzen dituen arazoak ekiditeko), obratik irtetzeko Kapitan Mendizabal kalea erabiltzen dute honek dakarren guztiarekin. Lokatsa, hautsa, zaratak, trafiko arazoak... Arazoak baino ez ditu sortzen kamioiak Kapitan Mendizabal kaletik ateratzea eta egun berotsu hauetan arazo hauek areagotu baino ez dira egiten. Baina arazo hauek ekiditea erraza da. Zer dela eta kamioiak Portu Autonomotik sartu eta Kapitan Mendizabal kaletik atera? Ez litzateke logikoagoa eta errazagoa kamioiak Portutik ere ateratzea?


A consecuencia de la obras de construcción del parking del Parke, el trajín de camiones sacando tierra es impresionante. Mientras para entrar a la zona de obras acceden desde el Puerto Autónomo (algo lógico y menos molesto para tod@s nosotr@s), la salida de la obra la realizan por Capitán Mendizabal con todo lo que ello supone. Barro, polvo, ruido, problemas de trafico... son problemas que ocasiona el sacar los camiones por Capitán Mendizabal y que se
agudizan especialmente en días calurosos como estos. Pero son problemas de fácil solución. ¿Porque motivo entran los camiones por el Puerto Autónomo y salen por Capitán Mendizabal? ¿No sería mas lógico y menos problemático que la salida se
realizase también por el Puerto? CREEMOS QUE SI.

Santurtziko kaia: LOTSAGARRIA!







Azken asteotako euriteak direla eta, hauxe da Santurtziko kaiak duen itxura lotsagarria.Egoera tamalgarri honetanegun batzuk daraman arren, inork ez, ez Udalak ezta PortukoAgintaritzak ere, ez dute inolako garbiketarik egin eta dirudienez, ez dute ezta garbiketa egiteko asmorik. Pantalanak erabilezinak dira, kaia zuhaitz eta sastrakaz beteta dago, ura olioz eta zikinkeriz beteta... Hauxe al da Santurtzi turistikoaren argazkia? Hauxe al da PNVren “Santurtzi polita”? Egunero, prentsan agertzen zaigu Ricardo Ituarte alkatea Santurtzik kostaldea berreskuratuko duela esanez, Santurtzik itsaoari begira dagoela esanez, Santurtziko kaia berreskuratuko duela esanez... baina bien bitartean, Santurtziko kaiak eskeintzen duen itxura honako hau da: zikinkeria non-nahi. Berdin digu noren ardura den (Udalarena edota Portuko Agintaritzarena), ULERTEZINA DA honelako itxura lotsagarria eskeintzea.



Este es el lamentable aspecto que presenta el puerto de Santurtzi a consecuencia de las lluvias de las pasadas semanas. Pese a llevar varios días así, nadie, ni el Ayuntamiento de Santurtzi ni la Autoridad Portuaria se han molestado en limpiarlo. Los pantalanes están impracticables, las rampas llenas de restos de maleza, el agua cubierta de aceite y ramas... ¿Es esta la imagen turística que queremos de Santurtzi? ¿A esto le llaman “Santurtzi Polita”? Los mismos que salen día si y día también en la prensa hablandonos de que Santurtzi recupera su costa, de que Santurtzi mira a la mar, de la regeneración del puerto pesquero... permiten que el puerto tenga este aspecto vergonzoso. Nos da lo mismo que la limpieza sea responsabilidad de la Autoridad Portuaria o del Ayuntamiento, NO SE PUEDE PERMITIR QUE ESTO SIGA ASÍ.