EITB-ri BOIKOTA - Boicot a EITB

Abenduaren 24ko goizeko 7etatik abenduaren 25eko eguerdiko 12etara, EiTBri (ETB1, ETB2, ETB3, Radio Euskadi, Euskadi Irratia, Radio Vitoria, Gaztea eta taldearen webguneak) boikot egitera gonbidatu behar dugu ahalik eta jende gehien, komunikabidearen kudeaketa protestatzeko, eta oso bereziki, ETB2n abenduaren 24an Erregearen hitzaldia emango dutela protestatzeko. Publizitatean diru ugari biltzen den eguna izanik eta audientzia jaitsiz gero – jaisten ari dena baino askoz ere gehiago – diru asko gal dezaketela kontuan harturik, boikotaren garrantzia azpimarratzen da.

Ares eta Quiroga Hispanitate eguneko desfilera joan ondoren, Espainiako Vuelta eta Espainiako selekzioak Euskadira ekarriko dituztela iragarri ondoren, gure etxeetan Borboiaren hitzaldia sartzea, Lopezen gobernuaren “normalizazio politikorako” neurrien hasiera baino ez da. Gure nortasuna desnaturalizatu eta nazionalismo espainiarraren mendeku grina gogobete nahi dute. Alberto Surio honezkero ohartu ote da non sartu den?

Nik argi daukat: EiTBri boikot egingo diot!



Santurtziko porturako proposamena

Jarraian doakizuen proposamena, erabat irekia da. Zuen aportazioak, iritziak, zalantzak, proposamenak... ongi etorriak izango dira, nola ez! Zeure iritzia jaso nahi dugu. Alde zein kontra egonda, zaren alderdikoa izanda, zure iritzia kontutan hartuko dugu. Santurtzi guztion artean egin behar dugu... eta egingo dugu. Eskerrik asko!!!

La propuesta que os lanzamos a continuación, es completamente abierta. Tus aportaciones, dudas, ideas, propuestas... serán bien recibidas, por supuesto! Queremos que nos des tu opinión. Estes a favor o en contra, seas del partido que seas, tomaremos en cuenta tu opinión. Tenemos que construir Santurtzi entre tod@s... Y lo vamos a hacer. Eskerrik asko!!!

Egunkaria libre!!!


Euskararen aurkako erasorik ez dugulako nahi, gure hizkuntza bizirik nahi dugulako, euskal kultura libre nahi dugulako, adierazpen askatasunean sinisten dugulako, euskaraz idatzi, irakurri eta pentsatzea delitua ez delako, pentsaerari mugarik jarri ezin zaiolako. Honengatik guztiagatik, abenduaren 19an larunbata 17:00etan, manifestazio erraldoia egingo da Bilboko kaleetan hau aldarrikatuz: